Pedro Arrupe

Pedro Arrupe Gondra s.j. (Bilbo, Bizkaia, 1907ko azaroaren 14a – Erroma, 1991ko otsailaren 5a) Erromatar Eliza Katolikoko apaiza eta josulaguna izan zen. Jesusen Lagundiko 28. nagusia izan zen 18 urtez (1965-1983). Peter Hans Kolvenbachek ordezkatu zuen kargu horretan.

Bilboko Zazpikaleetan (Pelota kalean, Barrenkale barrenaren ondoan) jaio eta Madrilen hasi zen Medikuntza ikasten, baina 1927an bertan behera utzi eta jesuita sartu zen Loiolan. 1936an apaiztu zen Belgikan, Espainiako gobernu errepublikarrak erbesteratuta. 1954an Jesusen Lagundiko Japoniako nagusi izendatu zuten, eta 1965ean nagusi orokor. Hala ere, 1981ean buruko istripu kardiobaskularra jasan zuen, eta 1983an utzi zuen goiko kargua. 1989an El Salvadorren erail zituzten jesuitak (Askapenaren teologiaren aldekoak, tartean Ignacio Ellakuria) irmoki defendatu zituen 1977an mehatxatu zituztenetik.

Haren omenez, Pedro Arrupe zubia izena jarri zioten 2003an Deustuko Unibertsitatearen aurrean egin zuten zubiari. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Arrupe, Pedro', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Arrupe, Pedro
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: 8 Biogr. A 3990
    Liburua
  2. 2
    nork Arrupe, Pedro
    Argitaratua 1981
    Sailkapena: 8 Th.fund. 1058
    Liburua
  3. 3
    nork Arrupe, Pedro
    Argitaratua 1980
    Sailkapena: 8 Monast 0039(02
    Liburua
  4. 4
    Argitaratua 1975
    Beste egile batzuk: “...Arrupe, Pedro...”
    Sailkapena: Series 5970(0532
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali