Caspar David Friedrich
thumb|260px|''Laino itsasoaren gainean alderrai'' (1818). 94.8 × 74.8 cm, Kunsthalle Hamburg. Caspar David Friedrich (1774ko irailaren 5a – 1840ko maiatzaren 7a) XIX. mendeko margolari erromantiko alemaniarra izan zen, mugimendu horretako garrantzitsuenetakoa. Ezaguna da batik bat bere paisaia alegorikoengatik, nora pertsonaiak, aurri, zuhaitz, egunsentiko laino edo gaueko zeruen artean kokatuta, so daude, jeneralean begiraleari bizkarra emanda. Maiz klasizismoaren aurka doan arte sinboliko honek mundu naturalaren gaineko ikuspegi subjetiboa eta emozionala biltzen du bere baitan. Modu bereizgarrian, Friedrichen artean gizakiak zabaltzeko joera duten paisaietan kokatzen dira.Suediako Pomeraniako Greifswald hirian jaioa, Kopenhagenen ikasi zuen 1798 arte, Dresden finkatu aurretik. Garai horretan, Europan zehar, gizarte materialista gero eta nahigabe handiagoa sortzen ari zen, izpiritualtasuna hedatzen zein heinean. Ideien aldaketa hau mundu naturalaren birbalorizazioan gorpuztu zen, eta Friedrich, J. M. W. Turner (1775-1851) edo John Constable (1776-1837) gisako artistek natura gizakien zibilizazioaren ifrentzua bezala irudikatu zuten.
Friedrichek ospea irabazi zuen bizirik zegoela, eta David d'Angers eskultore frantziarrak (1788-1856) esan zuen Friedrichek "paisaiaren tragedia" aurkitu zuela. Nolanahi ere, azken urteotan bere arrakasta apaldu zen, eta iluntasunean hil zen. Alemaniak XIX. mendean modernizazioaren bidean aurrera egin ahala, bizkortasuna nagusitu zen bertako arte-mugimenduetan, eta Friedrichen geldotasuna pasatako garai batekotzat jo ziren. XX. mendearen hasieran, ordea, haren lana berriz hasi zen baloratzen. 1920ko hamarkadarako espresionismoak aurkituta zeukan bere lana, eta hurrengo hamarkadetan surrealistek eta existenzialistek haren margoetatik lortzen zituzten ideia franko. Nazismoaren gorakadan ere, Friedrichen ospea igo zen, baina, lotura hau zela eta, Bigarren Mundu Gerraren ostean gainbehera latza pairatu behar izan zuen Friedrichen lanak. Nolanahi ere, 1970eko hamarkadan Friedrichek dagokion postua Alemaniako erromantizismoan eta nazioarte mailan lortu zuen berriro. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2nork Beer, JohannesBeste egile batzuk: “...Friedrich, Caspar David...”
Argitaratua 1954
Sailkapena: 8 Artes 0052(25Liburua -
3Beste egile batzuk: “...Friedrich, Caspar David...”
Sailkapena: 4 Artes 0554Liburua -
4nork Kluge, Hans JoachimBeste egile batzuk: “...Friedrich, Caspar David...”
Argitaratua 1993
Sailkapena: 4 Artes 1163Liburua -
5Argitaratua 1924Beste egile batzuk: “...Friedrich, Caspar David...”
Sailkapena: 4 Artes 3162(74Liburua