Gustavo Gutiérrez

Gustavo Gutiérrez (Lima, Peru, 1928ko ekainaren 8a – ''ibidem'', 2024ko urriaren 22a) teologoa izan zen. 1959an apaiztu zen. Teologia-ikasketak egin zituen Lyon eta Lovainako unibertsitateetan. Gero teologiako eskolak eman zituen Limako Unibertsitate Katolikoan. 1971n ''Teología de la liberación'' ''(Askapenaren teologia)'' argitaratu zuen, XX. mendeko bigarren erdiko obra teologiko zabalduena eta eztabaidatuena, segur aski. Obra horretan Gutiérrezek dio justiziaz aritzea dela kristauaren eginbide nagusia eta salbamena lortzeko bidea. Justiziaz aritzeko gizabanakoek elkartasuna agertu behar diete injustizia pairatzen dutenei: pobreei. Liburua marxismoak pobretasunaz egiten duen azterketan oinarritzen da. Horrek, batetik, eta klase borrokaren alde agertzeak, bestetik, Vatikanoaren haserrea piztu zuen. Gutiérrezen lanak gero eta babes gutxiago izan du erakundeen aldetik, batez ere Liman artzapezpiku berria izendatu zutenez geroztik, Gutiérrezen ikuspegiaren guztiz kontrakoa baita hura. Lan nagusiak: ''Reinventar el rostro de la Iglesia'' (1968, ''Elizaren aurpegia berrasmatu''), ''Teología de la liberación'' (1971, ''Askapenaren teologia''), ''La fuerza histórica de los pobres'' (1979, ''Pobreen indar historikoa''), ''La liberación por la fe'' (1983, ''Askapena fedearen bitartez''), ''Job. Hablar de Dios a partir del sufrimiento del inocente'' (1986, ''Job. Jainkoaz hitz egitea hobengabearen sufrimendutik'') eta ''Dios o el oro de las Indias occidentales: 1492-1992'' (1989, ''Jainkoa edo Mendebaldeko Indietako urrea: 1492-1992''). 2009. urtean, Yaleko Unibertsitateak doctor honoris causa izendatu zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Gutiérrez, Gustavo', Bilaketaren denbora: 0,09s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Gutiérrez, Gustavo
    Argitaratua 1982
    Sailkapena: Series 1255(11
    Liburua
  2. 2
    Sailkapena: 8 Th.fund. 1010
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali