Rudolf von Jhering

Caspar Rudolph Ritter von Jhering (Aurich, 1818ko abuztuaren 22a - Göttingen, 1892ko irailaren 17a) alemaniar legelaria izan zen.

1836an Heidelbergeko Unibertsitatean sartu zen eta Göttingen, Munich eta Berlin unibertsitateetan hurrenez hurren. 1844an Berlinen sortua, Zuzenbide Erromatarraren irakaskuntzan aritu zen. Baselen irakasle izan zen 1845ean, Rostocken 1846an, Kielen 1849an eta Giessenen 1851n.

Jurisprudentzia naturaleko sistema bat eraikitzen saiatu zen, ''Rechts auf den verschiedenen Stufen seiner Entwicklung'' (1852–1865) lanean irudikatu zuena. Jurisprudentzia gizateriaren interes moralek eta sozialek aurrera egiteko erabilitako zientzia gisa ulertu zuen.

1868an Zuzenbide Erromatarreko katedradun izendatu zuten Vienan eta enperadoreak 1872an noblezia titulua eman zion. 1872an Göttingengo Unibertsitatera aldatu zen. Han ''Der Kampf um's Recht'' lana argitaratu zuen arrakasta handiz. Bertan, eskubideen eta nortasunaren arteko loturaz eta legearen eta eskubideen elkartasunaz jardun zuen.

Zuzenbide historiko eta soziologiko modernoaren eskolaren sortzailea izan zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Jhering, Rudolf von', Bilaketaren denbora: 0,08s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Jhering, Rudolf von
    Argitaratua 1891
    Sailkapena: 8 J.civ. 0070a
    Liburua
  2. 2
    nork Jhering, Rudolf von
    Argitaratua 1872
    Sailkapena: 8 J.civ. 0070
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali