Immanuel Kant

Immanuel Kant (Königsberg (Prusia) 1724ko apirilaren 22a – ''ib.'', 1804ko otsailaren 12a) argien garaian sortutako historiako filosofo nabarmenetakoa da. Alemaniar idealismoaren aitzindari eta Kritizismoaren lehen ordezkari garrantzitsuena izan zen. Europa modernoaren eta filosofia unibertsalaren pentsalari garrantzitsuenetako bat da. Gainera, modernitatearen azken pentsalarietako bat da, filosofia garaikidearen aurrekoa, zeinaren sorkuntza 1831 inguruan ezartzen den, Hegel hil ondoren.

Era berean, Kantek alemanez idatzi zuela nabarmendu behar da. Bere testuinguru historikoan kontuan hartu behar da alemana, ordurarte goiko klaseek eta gobernuek erdeinatutako hizkuntza, Frantsesaren lekua hartzera pasa zela prestigiodun hizkuntza bezala. Izan ere, adibidez, Berlingo Zientzien Akademian frantsesez edo latinez ematen ziren konferentziak. Ondoren Goethe, Schiller edo Humboldt, beste batzuen artean, hizkuntza alemana goititzen borrokatu ziren. Ordura arte barbarotzat hartutako hizkuntza alemanaren normalizazio kulturalean egin ziren ahaleginen adibide gisa Joxe Azurmendik Kant aipatzen du. Antza denez Kantek alemanezko bere kontzeptuen itzulpen latinoak eman ohi zituen parentesi artean. Kant ondoren filosofia ere hizkuntza alemanetik egin nahiko da eta filosofiaren garapena hizkuntzaren garapena izango da aldi berean.

Kantek hiru galdera filosofiko bereizten ditu bere lan nagusietan: «Zer ezagutu dezaket?» ''Arrazoimen hutsaren kritika''n, oro har filosofiaren historiako inflexio-puntu gisa kalifikatua, non arrazoimenaren egitura bera ikertzen baitu; «Zer egin behar dut?» ''Arrazoimen praktikoaren kritika'' (etikan oinarritua) eta ''Ohituren metafisika'' (zati bat bertutearen doktrinari buruzkoa eta bestea zuzenbidearen doktrinari buruzkoa), eta «Zer espero dezaket?» ''Juzguaren kritika''n (estetikari eta teleologiari buruz ikertzen du). Hiru galdera horiek batean laburbil daitezke: «Zer da gizakia?». Halaber, Kantek proposatu zuen metafisika tradizionala epistemologiaren bidez berrinterpreta daitekeela, zeren eta arazo metafisikoei aurre egin baitiezaiekegu iturria ezagutzaren mugekin ulertzen eta erlazionatzen dugunean.

Kantek lan garrantzitsuak aurreratu zituen zientziaren, zuzenbidearen, epistemologiaren, moralaren, erlijioaren, politikaren eta historiaren arloetan, eta, aldi berean, enpirismoaren eta arrazionalismoaren arteko sintesia ere lortu zuen. Gure ezagutza guztia esperientziarekin hasten den arren, dena ez dator esperientziatik, arrazoia garrantzi handia duela ulertuz. Kantek argudiatzen zuen biziaren esperientzia, balioak eta esanahia bera erabat subjektiboak izango zirela baldin eta arrazoimen hutsak txertatzen ez baziren, eta arrazoia esperientziari aplikatu gabe erabiltzeak ilusio teorikoetara eramango gintuzkeela ezinbestean.

Idealismo transzendentalaren doktrinan, Kantek argudiatu zuen espazioa eta denbora esperientzia oro egituratzen duten «intuizio-forma» hutsak direla, eta, beraz, nahiz eta «gauzak berez» («noumenoa») existitzen diren eta esperientziari laguntzen dioten, esperientziaren objektuez bestelakoak dira, berez («fenomenoa»). Kantek paraleloa egin zuen Kopernikoren iraultzarekin («biraketa kopernikarra») bere proposamenean: zentzumenetako objektuak gure intuizioaren forma espazial eta denborazkoetara egokitu behar dira, eta, ondorioz, zentzumenetako objektuak a priori ezagutu ditzakegu. Kantek dio arrazoi hutsak errealitatea frogatu ezin duten baina erabilera praktikoak dituzten ideiak eratzen dituela.

Moralari dagokionez, Kanten etikak dio subjektu arrazional batek bete behar duen eta borondate onetik datorren lege moral bat ezartzen duela a priori, «inperatibo kategoriko» deitu zuena. Bere politikaren ildo etikoak izaera liberaleko teoria errepublikanoarekin jarraitzen du, non estatuaren betebeharra bere mendekoen askatasunak bermatzea baita. Horrekin, Kantek teorizatu zuen errepublika konstituzionalaren eta merkataritzaren garapenaren bidezko nazioarteko lankidetzak ziurta zitekeela bakea eta, agian, munduko historiaren etapa gorena izan. Kantek Jainkoaren existentziaren argudioak ere kritikatu zituen, baina erlijio-balio moralak aldarrikatu zituen, erlijiosotasuna arrazionaltasunera murriztuz eta kristautasuna etikara. Kanten ideia erlijiosoak eztabaidagai izaten jarraitzen dute, deismo eta teismo artean ibiliz.

Kanten pentsamenduak eragin handia izan zuen bere garaiko Alemanian, enpirismoaren eta arrazionalismoaren arteko eztabaidatik harantzago proiektatu baitzuen filosofia. Fichte, Schelling, Hegel eta Schopenhauer-ek beren burua ikusi zuten sistema kantiarra hedatuz eta osatuz, eta, beraz, harekin idealismo alemana justifikatzen zuten. Gaur egun, Kantek eragin handia du filosofia analitikoan eta kontinentalean.

Zientziaren esparruan, Kantek pentsamendu fisikoak, geologikoak eta astronomikoak garatu zituen. Eguzki-sistema nebulosa handi batetik osatu zela dioen hipotesia zuzen formulatu zuen2 . Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 25 bilaketa honetara 'Kant, Immanuel', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1911
    Sailkapena: 8 Philos. 1735
    Liburua
  2. 2
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1982
    Sailkapena: 8 Philos. 1401
    Liburua
  3. 3
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: 8 Philos. 1400
    Liburua
  4. 4
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1889
    Sailkapena: 8 Philos. 0136
    Liburua
  5. 5
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1941
    Sailkapena: 12 A.germ. 151(011
    Liburua
  6. 6
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1913
    Sailkapena: 12 Philos. 101
    Liburua
  7. 7
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: 8 Philos. 0010(037a
    Liburua
  8. 8
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1919
    Sailkapena: 8 Philos. 0010(042
    Liburua
  9. 9
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1945
    Sailkapena: 8 Philos. 0010(041
    Liburua
  10. 10
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1980
    Sailkapena: Series 7200(04502-4507
    Liburua
  11. 11
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1965
    Sailkapena: 8 Philos. 0010(040
    Liburua
  12. 12
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1888
    Sailkapena: Series 7200(02469-2470
    Liburua
  13. 13
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1974
    Sailkapena: Series 5970(0507
    Liburua
  14. 14
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1946
    Sailkapena: 12 Philos. 185
    Liburua
  15. 15
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1947
    Sailkapena: 8 Philos. 0651
    Liburua
  16. 16
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1924
    Sailkapena: 8 Philos. 0550
    Liburua
  17. 17
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1920
    Sailkapena: Series 6060(0228
    Liburua
  18. 18
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1881
    Sailkapena: Series 7200(01501
    Liburua
  19. 19
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1880
    Sailkapena: Series 7200(01320
    Liburua
  20. 20
    nork Kant, Immanuel
    Argitaratua 1900
    Sailkapena: Series 7200(01130
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali