Henry Wadsworth Longfellow (Portland, Maine, 1807ko otsailaren 27a - Cambridge, Maryland, 1882ko martxoaren 24a) Ameriketako Estatu Batuetako poeta izan zen. Hizkuntza irakaslea izan zen Harvard Unibertsitatean. ''Outre-Mer'' (1834-1835, ''Itsasoz haraindian'') bere lehen obran Europan (Frantzia, Espainia, Italia, Alemania) izan zeneko gorabeherak agertu zituen. ''Voices of the night'' (1839, ''Gaueko ahotsak'') bildumako zenbait poema oso ezagun egin ziren. ''Evangeline'' idazlanean (1847) berriz, akaiarren aurkako esetsaldi mingarria islatu zuen. Longfellowen obrak arrakasta handia izan zuen XIX. mendean zehar Estatu Batuetan eta Europan. Harenak dira halaber, ''The Song of Hiawatha'' (1855, ''Hiawathako kantua'', B. Hidalgok euskaratua) eta ''The Tales of a Wayside Inn'' (1863, ''Errepide ondoko ostatuko ipuinak'') obrak.
Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 9 emaitzak -- 9 bilaketa honetara 'Longfellow, Henry Wadsworth', Bilaketaren denbora: 0,06s
Findu emaitzak