Gustav Meyrink
Gustav Meyer (Viena, 1868ko urtarrilaren 19a - Starnberg, Bavaria, 1932ko abenduaren 4a), Gustav Meyrink ezizenez ezagunagoa, austriar idazlea izan zen.Karl von Varnbüler und zu Hemmingen baroiaren eta Maria Wilhelmina Adelheyd Meier aktorearen seme ilegitimoa izan zen. Munichen bizi izan zen hamahiru urte bete arte, eta Hanburgon denbora labur bat igaro ondoren, Pragan kokatu zen amarekin, 1882an.
Hogei urte bizi izan zituen Pragan, eta hiria askotan islatu zuen bere obran. 1889an "Meier & Morgenstern" bankua ezarri zuen Christian Morgenstern olerkarien ilobarekin.
Pragan, bere bizitza aldatu zuen gertaera bat gertatu zen. Bere buruaz beste egiten saiatu zenean, zarata bat entzun zuen, eta bere gelako atean hilondoko bizitzari buruzko liburu bat aurkitu zuen. Okultismoa, teosofia, kabala, kristau-sofiologia eta ekialdeko mistizismoa ikasten hasi zen.
1902an banku-iruzurra leporatu zioten, eta bi hilabetez egon zen espetxean. Ez zen banku-lanbidera itzuli.
1900eko hamarkadan ''Simplicissimus'' aldizkarian ipuin satirikoak argitaratzen hasi zen eta 1903an lehen liburua kaleratu zuen. Garai hartan Vienara joan zen bizitzera. 1905ean Philomene Berntekin ezkondu zen eta seme bat eta alaba bat izan zituzten. Diru premian, itzultzaile lanetan hasi zen. Charles Dickensen hamabost liburu eta Rudyard Kipling eta Lafcadio Hearnen lanak itzuli zituen, baita okultismoari buruzko liburuak ere.
1915ean ''Der Golem'' bere lanik ospetsuena argitaratu zuen. Pragako elezahar judu batean oinarritzen da, buztinezko golem bat egin eta kabalaren sorginkeriaz animatzen duen errabino baten gainean.
Lehen Mundu Gerraren aurka agertu zen eta alemaniar nazionalistek salatu zuten. 1920ko hamarkadan bere diru-sarrerak hobetu zituen eta etxe bat erosi zuen Starnbergen. Han bizi izan zen zortzi urtez familiarekin. 1927an Mahāyāna budismora bihurtu zen. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9nork Dickens, CharlesBeste egile batzuk: “...Meyrink, Gustav...”
Argitaratua 2012
Sailkapena: Series 5700(90378Liburua -
10nork Hearn, LafcadioBeste egile batzuk: “...Meyrink, Gustav...”
Argitaratua 1925
Sailkapena: 8 A.angl. H 0630Liburua -
11nork Flammarion, CamilleBeste egile batzuk: “...Meyrink, Gustav...”
Argitaratua 1909
Sailkapena: 8 Occult. 0180Liburua -
12nork Dickens, CharlesBeste egile batzuk: “...Meyrink, Gustav...”
Argitaratua 1982
Sailkapena: Series 5548(21034Liburua -
13Argitaratua 1920Beste egile batzuk: “...Meyrink, Gustav...”
Sailkapena: 8 A.germ. 359Liburua