Elisabeth Noelle-Neumann

eskuinera|thumb|260px|Isiltasunaren espirala, Elisabeth Noelle-Neumann

Elisabeth Noelle-Neumann (Berlin, 1916ko abenduaren 19a - Allensbach, Alemania, 2010eko martxoaren 25a) alemaniar politologo eta soziologoa izan zen.

Mainz-eko Unibertsitateko irakaslea emeritua izan zen eta bere ekarpen ezagunena isiltasunaren espirala deritzon modeloa izan da. Teori honen arabera, iritzi publikoaren ikuskerak eragina du gizabanakoaren jokaeran.

Kazetaritza ikasi zuen Emíl Dovifat-ekin Berlinen, Filosofia Könisberg-en eta Historia Munich-en. AEBn, Misuriko Unibertsitatean jarraitu zituen kazetaritza-ikasketak. Bigarren Mundu Gerraren hasieran, kazetaritzan doktoratu zen (1939). Hemeretzi urte besterik ez zituela, Noelle-Neumann Adolf Hitlerren Alderdi Nazionalsozialistarekin elkartu zen eta aktiboki militartu zen, gobernuaren aldeko idazki ideologikoak argitaratuz. 1961ean (Berlin hiria harresi batek bananduta), ikasketak eta lan akademikoak hasi zituen Berlingo Unibertsitate Librean; eta geroago, 1964an, bere kazetaritza-katedra lortu zuen.

1947an, Erich Peter Neumann senarrarekin batera, Alemaniako demokrazia kristauari buruzko iritzi-inkestetan lan egin zuen Institut Demoskopie Allensbach sortu zuen. Baina 1964an Magunciako Johannes Gutenberg Unibertsitatera joan zen, bertan bere Kazetaritza katedra egin eta Institut Für Publizistiken sortu zuen eta 1983ra arte zuzendari izan zen.

Magunciako Unibertsitateko irakasle emeritua, bere ekarpen ezagunena ''isiltasunaren espiralaren eredua'' da, iritzi publikoaren pertzepzioak gizabanakoaren portaeran nola eragin dezakeen azaltzen duen teoria.

Konrad Adenauer, Helmut Kohl edo Angela Merkel bezalako kantzelari demokratiko-kristauen erreferentzien aholkularia izan zen. “Lazo Constanzaren Sibila” edo “inkesten damma” deitu zioten. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Noelle-Neumann, Elisabeth', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    Sailkapena: 8 Polit. 1047
    Liburua
  2. 2
    Argitaratua 1976
    Beste egile batzuk: “...Noelle-Neumann, Elisabeth...”
    Sailkapena: Series 5701(09a
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali