Alfred Rosenberg

Alfred Ernst Rosenberg (Tallinn, Estonia, 1893ko urtarrilaren 12a - Nurenberg, 1946ko urriaren 16a) alemaniar politikari nazia izan zen. ''Volkischer Beobachter'' aldizkariko erredaktore izan zen 1921. urtetik aurrera, eta diputatu 1930. urteaz geroztik. ''Der Mythus des 20. Jahrhunderts'' (''XX. mendeko mitoa'') obra kaleratu zuen 1930ean, nazismoaren arrazakeriaren aldeko lan teorikoa. Alderdi Naziko Kanpo Arazoetarako saileko buruzagi egin zuten 1933an; Bigarren Mundu Gerraren hasieran juduen mende zeuden bilduma partikularrak, liburutegi publikoak eta museoak hustu eta lapurtu zituen. Ekialdeko Lurralde Okupatuetako ministro egin zuten 1941. urtean, eta jende asko eraman zuen beharturik Ukrainara lurralde hura alemaniar bihurtzeko asmoz. 1945. urtean atxilotu zuten, eta heriotza-zigorra ezarri zion Nurenbergeko epaitegiak. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Rosenberg, Alfred', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Treitschke, Heinrich von
    Argitaratua 1935
    Beste egile batzuk: “...Rosenberg, Alfred...”
    Sailkapena: 8 H.germ. 0290a
    Liburua
  2. 2
    nork Treitschke, Heinrich von
    Argitaratua 1933
    Beste egile batzuk: “...Rosenberg, Alfred...”
    Sailkapena: 8 H.germ. 0290
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali