Ernst Toller

Ernst Toller (Samotschin, Posnania, 1893 abenduaren 1a - New York, 1939ko maiatzaren 22a) alemaniar idazlea eta politikaria izan zen. Poloniako familia judu bateko semea zen. Gaztetan Gerran parte hartzeko prest agertu bazen ere, Alderdi Sozialistan sartu eta Espartakisten Ligako kide egin zen ondoren. Atxilotu zuten, eta kartzelan emandako bost urteetan idatzi zituen bere dramak. 1933. urtean Estatu Batuetara erbesteratu zen, eta handik sei urtera bere buruaz beste egin zuen.

Obra nagusiak: ''Die Wandlung'' (1919, ''Metamorfosia''), ''Masse-Mensch'' (1921, ''Masa-gizona''), ''Die Maschinenstürmer'' (1922, ''Makina suntsitzaileak''), eta ''Hoppla, wir leben!'' (1927, ''Gora! Bizirik gaude!''). 1934. urtean ''Eine Jugend in Deutshland'' (''Gazte bat Alemanian'') lan autobiografikoa argitaratu zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Toller, Ernst', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Toller, Ernst
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: Series 6830(04417
    Liburua
  2. 2
    nork Toller, Ernst
    Argitaratua 1990
    Sailkapena: Series 6830(04178
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali