Mark Twain

Samuel Langhorne Clemens «Mark Twain» ezizenaz ezaguna (Florida, Missouri, AEB, 1835eko azaroaren 30a - Redding, Connecticut, 1910eko apirilaren 21a), jatorri eskoziarreko idazle estatubatuar ospetsua izan zen. AEBetako umoregilerik nagusitzat jo izan dute, eta William Faulknerek esan zuen Ameriketako idazlerik handienetakoa zela ingelesez idatzitako literaturan. Ospe handiko lanak idatzi zituen, ''A Connecticut Yankee in King Arthur's Court'' (1889) eta ''Pudd'nhead Wilson'' (1894), esaterako, eta ''The Gilded Age: A Tale of Today'' (1873) Charles Dudley Warnerrekin batera, baina haren lanik ezagunenak ''Tom Sawyer-en abenturak'' eta ''Huckleberry Finn-en abenturak'' dira; azken horri, maiz, ''Ameriketako nobela handia'' deitu izan zaio. Batez ere, eleberriak idatzi zituen.

Twain Hannibalen (Missouri) hazi zen, geroago ''Tom Sawyer'' eta ''Huckleberry Finn-en'' eszenatokia izan zena. Inprimategi batean, ikasketak egin zituen, eta, ondoren, tipografia lanetan aritu, Orion Clemens anaia nagusiaren egunkarian artikuluak idazten lagunduz. Geroago, Mississippi ibaian, ibai-ontzien pilotu izan zen mendebaldera joan aurretik, Nevadan Orion anaiarekin bat egiteko. Umorez aipatu zuen meatzaritzan izan zuen arrakastarik eza, eta Virginia City ''Territorial Enterprise''rako kazetaritzara jo zuen. Bere umorezko ''The Celebrated Jumping Frog of Calaveras County'' ipuina 1865ean argitaratu zen, Kaliforniako Angels Camp-eko Angels Hotelean entzun zuen istorio batean oinarrituta; hor, meatzari gisa denbora pixka bat eman zuen. Istorio laburrak arreta piztu zuen nazioartean, eta frantsesera ere itzuli zuten. Bere adimenak eta satirak, prosan eta hizkeran, kritikarien eta kideen laudorioak irabazi zituen, eta presidente, artista, industrialari eta Europako erregeen laguna izan zen. Hasieran, amerikar inperialista sutsua izan bazen ere (Hawaiiko uharteetan amerikar interesen alde gogor hitz egin zuen), gero, Amerikako Liga Antiinperialistako presidenteorde izan zen 1901etik 1910ean hil zen arte; Filipinetako eta Amerikako Gerraren aurka gogor agertu zen, halaber.

Twainek diru asko irabazi zuen bere idazkera eta hitzaldietatik, baina zatirik handiena galdu zuten enpresetan inbertitu zuen, hala nola Paige Compositorean bere konplexutasunagatik eta zehaztasun gabeziagatik huts egin zuen tipografia mekaniko batean. Atzerapauso finantzario horien harira, porrot-aitorpena aurkeztu zuen, baina, denborarekin, bere finantza arazoak gainditu zituen Henry Huttleston Rogers Standard Oil-eko zuzendariaren laguntzarekin. Azkenean, bere hartzekodun guztiei ordaindu zien osorik, nahiz eta porrotaren adierazpenak ez zuen horretara behartzen.

Twain Halley kometaren agerpenetik gutxira jaio zen, eta harekin joanen zela iragarri ere zuen; kometa Lurretik hurbilen egon zen egunaren biharamunean hil zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 19 emaitzak -- 19 bilaketa honetara 'Twain, Mark', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1878
    Sailkapena: Series 7200(01019,2
    Liburua
  2. 2
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1878
    Sailkapena: Series 7200(01019,1
    Liburua
  3. 3
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1997
    Sailkapena: Series 7200(01019
    Liburua
  4. 4
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: Series 6760(240,9
    Liburua
  5. 5
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: Series 6760(240,8
    Liburua
  6. 6
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: Series 6760(240,7
    Liburua
  7. 7
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: Series 6760(240,6
    Liburua
  8. 8
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: Series 6760(240,5
    Liburua
  9. 9
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: Series 6760(240,4
    Liburua
  10. 10
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: Series 6760(240,3
    Liburua
  11. 11
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: Series 6760(240,2
    Liburua
  12. 12
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: Series 6760(240,1
    Liburua
  13. 13
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 2008
    Sailkapena: Series 6760(240
    Liburua
  14. 14
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1948
    Sailkapena: Series 6260(033
    Liburua
  15. 15
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1962
    Sailkapena: Series 7200(08675
    Liburua
  16. 16
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1925
    Sailkapena: 8 A.angl. T 5105
    Liburua
  17. 17
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1950
    Sailkapena: 12 A.angl. 080(0976
    Liburua
  18. 18
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1976
    Sailkapena: Series 5570(02015
    Liburua
  19. 19
    nork Twain, Mark
    Argitaratua 1980
    Sailkapena: Series 5570(00421
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali