David Hume

| hildata = | Heziketa = Edinburgheko Unibertsitatea | Hizkuntzak = Ingelesa | Enplegatzailea(k) = Advocates Library (en) Itzuli (1752 - 1757) Embassy of the United Kingdom, Paris (en) Itzuli (1763 - 1766) | Lan nabarmenak = Giza ezagutzari buruzko ikerketa An Enquiry Concerning the Principles of Morals (en) Itzuli The History of England (en) Itzuli A Treatise of Human Nature (en) Itzuli | Influentziak = George Berkeley, John Locke, Francis Hutcheson (en) Itzuli eta Isaac Newton | Mugimendua = enpirismoa Naturalismoa philosophical skepticism (en) Itzuli Argien mendea }} David Hume (Edinburgo, 1711ko maiatzaren 7a - Edinburgo, 1776eko abuztuaren 25a) eskoziar filosofo, historialari, ekonomialari eta saiakeragilea izan zen. Gaur egun Mendebaldeko filosofiako eta Eskoziako Ilustrazioko figura garrantzitsuenetako bat da. Ezaguna da enpirismoan, eszeptizismoan eta naturalismoan oinarritutako sistema filosofikoa garatu izanagatik. Bere lan nagusiak ''Giza naturari buruzko tratatua'' (1739) eta '''' (1748) dira.

Humek John Locke eta George Berkeley enpiristen eragin handia izan zuen, baita Descartes, Malebranche, Pierre Bayle eta d'Holbach baroia bezalako idazle frantsesena ere. Horrez gain, eszena intelektual anglofonoko figura batzuen eragina ere izan zuen, Isaac Newton, Samuel Clarke, Francis Hutcheson eta Joseph Butler kasu. Humek gizakiaren zientzia naturalista bat sortzen ahalegindu zen, giza izaeraren oinarri psikologikoak aztertuko zituena. Era berean, sortzetiko ideien existentziaren aurka argudiatu zuen eta giza ezagutza guztia esperientziatik bakarrik eratortzen zela defendatu zuen.

Arrazoibide induktiboa eta kausalitatearen sinesmena arrazoiaren bidez ezin direla justifikatu argudiatu zuen. Bere aburuz, ohitura eta gogo-azturaren ondorio dira. Indukzioaren arazo horrek esan nahi du edozein inferentzia kausal iraganeko esperientziatik ateratzeko beharrezkoa dela aurresuposatzea etorkizuna iraganaren antzekoa izango dela. Baina, aurresuposizio hori ezin da oinarritu aurreko esperientzian.

Hume emotibista izan zen; izan ere, etika printzipio moral abstraktu batean baino, emozio edo sentimenduetan oinarritzen dela uste zuen. Perpaus deskriptiboetatik (izan) perpaus normatiboak (behar izan) ondorioztatzearen arazoa aurkeztu zuen lehenetarikoa izan zen. Humek ere ukatu zuen gizakiak norberaren benetako kontzepziorik duenik, sentsazio-multzo bakarra bizi dugula proposatuz. Era berean, determinismo kausala giza askatasunarekin guztiz bateragarria dela defendatu zuen. Erlijioaren filosofiari buruzko bere iritziei dagokionez, mirakuluen gaitzespena eta Jainkoaren existentziaren diseinuaren argudioak aurkeztu zituen, eta horiek, bereziki eztabaidagarriak izan ziren bere garairako.

David Humek utilitarismoan, positibismo logikoan, zientziaren filosofian, filosofia analitikoan, zientzia kognitiboan, teologian eta beste mugimendu batzuetan eragina izan zuen. Immanuel Kantek, esate baterako, Humek bere pentsamendu filosofikorako pizgarria izan zela eta bere «amets dogmatikotik» esnatu ziola egotzi zion. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 11 emaitzak -- 11 bilaketa honetara 'Hume, David', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Hume, David
    Argitaratua 1890
    Sailkapena: 8 Philos. 0176
    Liburua
  2. 2
    nork Hume, David
    Argitaratua 1978
    Sailkapena: 8 Philos. 0010(283b
    Liburua
  3. 3
    nork Hume, David
    Argitaratua 1989
    Sailkapena: 8 Philos. 0010(283a
    Liburua
  4. 4
    nork Hume, David
    Argitaratua 1904
    Sailkapena: 8 Philos. 0010(283
    Liburua
  5. 5
    nork Hume, David
    Argitaratua 2000
    Sailkapena: 8 Philos. 0010(341
    Liburua
  6. 6
    nork Hume, David
    Argitaratua 1955
    Sailkapena: 8 Philos. 0010(199
    Liburua
  7. 7
    nork Hume, David
    Argitaratua 1980
    Sailkapena: 8 Philos. 0010(036
    Liburua
  8. 8
    nork Hume, David
    Argitaratua 1978
    Sailkapena: 8 Philos. 1596
    Liburua
  9. 9
    nork Hume, David
    Argitaratua 1962
    Sailkapena: 12 Philos. 317
    Liburua
  10. 10
    nork Hume, David
    Argitaratua 1955
    Sailkapena: 8 Philos. 0010(035
    Liburua
  11. 11
    nork Hume, David
    Argitaratua 1912
    Sailkapena: Series 7200(05489-5490
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali