Giacomo Meyerbeer

thumb|260px|alt=|Meyerbeer, 11 urte zituela

Giacomo Meyerbeer (jaiotza-izena: ''Jakob Liebmann Beer''; Rüdersdorf, 1791eko irailaren 5a - Paris, 1864ko maiatzaren 2a) alemaniar musikagilea izan zen.

Italian egonaldi bat egin ondoren (1817-1824), Rossiniren kutsua zuten sei opera idatzi zituen; horietan arrakastatsuena ''Il crociato in Egitto'' (1824) izan zen. Geroago Parisen frantses opera erromantikoaren bultzatzaile izan zen. Opera-mota honek Erdi Aroko eta naturaz gaindiko gaietarako zaletasuna eta ikusgarritasuna zituen ezaugarri nagusiak; melodrama historikoa, alegia. Eugène Scribek egin zion opera batzuen libretoa. Frantses operak egin zituen: ''Robert le Diable'' (1831), ''Les Huguenots'' (1836) eta ''Le Prophète ''(1849). 1842an Berlina itzuli zen, Frederiko-Gillermo IV.ak deituta, musikako zuzendari orokorra izateko. Garai hartakoa da ''Ein Feldlager in Schlesien ''(1844, ''Kanpamendua Silesian'') alemaniar opera. 1863an Parisa itzuli zen ''L'Africaine'' (1838-1865) operaren prestamenak zaintzeko, baina gaixotu eta han hil zen. Kantatak, oratorioak eta orkestrarako doinuak eta lanak ere idatzi zituen. Esan ohi da Meyerbeerrek alemaniarra duela harmonia, italiarra doinua eta erritmoa frantsesa. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Meyerbeer, Giacomo', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Meyerbeer, Giacomo, Scribe, Eugène
    Argitaratua 1918
    Sailkapena: Series 7200(03715
    Liburua
  2. 2
    nork Meyerbeer, Giacomo, Scribe, Eugène
    Argitaratua 1895
    Sailkapena: Series 7200(02626d
    Liburua
  3. 3
    Sailkapena: Series 7200(02626c
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali